2017/03/03

Ordiziako azokara bisita

Lehengo asteazkenean Ordiziako azokara joan ginen. Merkatura heldu baino lehenago, D'Elikatuz museoan izan ginen. Bertako arduradun batek elidadura osansutsua nola izan behar den kontatu zigun.Jokuen bitartez oso gauza interesgarriak ikasi genituen.

Jarraian merkatura joan ginen. Bertan hiru aukerako menu bat prestatu behar genuen 10€-kin.Han ibili ginen saltzaileei jakien prezioak galdetzen.Oso ondo ikasi dugu barazkiak, arrautzak, gazta, fruituak,etab. zenbat balio duten.

Bazkal garaian, Patxiren baserrira joan ginen.Baserriaren izena Amoskategi da. Bertan bazkaldu, ardiei buruz Ixidro artzaiari gauza asko entzun, errakako ahateak ikusi,artzaiak egindako ardi gazta jan eta iharduera gehiago egiteko aukera izan genuen. Primeran pasa genuen!!!