2017/11/20

Europa

Oraingoan  Europako estatuak, hiriburuak, erlebea, ibaiak, mendiak, populazioa, etab. ikasiko dugu.
Beheko baliabideak erabiliz, oso ondo ikasiko duzue Europa nolakoa den. Aurrera, ba!!!

Mapan klikatu


  • Estatuak eta hiriburuak ikasteko jokua.





2017/11/15

DEBATEEN BIDEOAK

KAIXO!

HEMEN DITUZUE ZUEN GELAKO DEBATEEN BIDEOAK! ZUEK ERE OSO ONDO JORRATU ZENITUZTEN AKTUALITATEKO GAIAK. HORRELA SEGI!

2017/03/03

Ordiziako azokara bisita

Lehengo asteazkenean Ordiziako azokara joan ginen. Merkatura heldu baino lehenago, D'Elikatuz museoan izan ginen. Bertako arduradun batek elidadura osansutsua nola izan behar den kontatu zigun.Jokuen bitartez oso gauza interesgarriak ikasi genituen.

Jarraian merkatura joan ginen. Bertan hiru aukerako menu bat prestatu behar genuen 10€-kin.Han ibili ginen saltzaileei jakien prezioak galdetzen.Oso ondo ikasi dugu barazkiak, arrautzak, gazta, fruituak,etab. zenbat balio duten.

Bazkal garaian, Patxiren baserrira joan ginen.Baserriaren izena Amoskategi da. Bertan bazkaldu, ardiei buruz Ixidro artzaiari gauza asko entzun, errakako ahateak ikusi,artzaiak egindako ardi gazta jan eta iharduera gehiago egiteko aukera izan genuen. Primeran pasa genuen!!!


2017/02/07

Matiara bisita

Aurreko asteazkenean, otsailak 1, Matia egoitzako Rezola eraikinean egon ginen  adineko gizon eta emakumeekin solasaldian.

Nola bizi diren, zer egiten duten, beraien familia harremanei buruz,…kontatu ziguten.Ikasleek, interesaturik  entzun zieten eta galdera ugari egin zizkieten. Konplizitate polita suertatu zen.





2017/02/02

Zorionak, 5.mailako neska futbolariak!

Lehengo larunbatean 5.mailako neskak playerotako futbol txapelketako finalean bigarrenak geratu ziren.Zorionak, neskak!!!


2017/01/17

Bertso saioa

Abenduak 19an bertso emanaldia izan genuen Donostiako ikastetxe batzuk Ibaetako frontoian. Ane Labaka eta Aitor Mendizabal izan ziren bertsolariak eta gai jartzaileak ikastetxe desberdinetako ikasleak. Jakintza Ikastolaren kasuan jarritako gaia "zer egin daiteke whatsapp munduan, gu gazteok, euskararen erabilera sustatzeko?" izan zen eta Janitz Enparantzak bideratu zuen. Erantzuna garbia izan zen: lehenik eta behin, erabili.



Argazki honetan klik egin argazki guztiak ikusteko.